Aurrekontu partehartzaileak 2024

AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK 2024

Hautatutako proiektuen bozketa: hautatutako 11 proiektuen artean herritarren babes handiena lortzen duten 4 proiektuak egingo dira.

2023ko azaroan, 2024ko Aurrkeontu Parte-Hartzaileen lehen fasea gauzatu zen. Bertan 571 pertsonak parte hartu zuten eta 755 hobekuntza-proposamen bildu ziren. Azterketa teknikoa egin ondoren, hamaika proiekturen zerrenda sortu da. Oraingo honetan, aurrekontuak bigarren fasean sartzen dira, eta, beraz, herritarrek aukeratzen dute zein proiektu gauzatuko diren.

Boto gehien jasoko dituzten lau proiektuak 2024ko Udal Aurrekontuan sartuko direnak izango dira. Horretarako, Udalak 200.000€ gordeko ditu. Botoa emateko epea maiatzaren 6tik 19ra irekiko da. Mungian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute.

NOLA PARTE HAR DEZAKEZU? 

AURREZ AURRE:

Postontzien bidez:

- HAZ.

- Udal kiroldegia.

- Behargintza.

Karpak:

- Maiatzaren 10a, OSTIRALA: 11:00-14:00 eta 16:30-20:00, Euskal Pizkundean.

- Maiatzaren 17a, OSTIRALA: 11:00-14:00, Euskal Pizkundean.

- Maiatzaren 18a, LARUNBATA: 11:00-14:00 eta 16:30-20:00, Euskal Pizkundean.

Herritarrek parte hartzeko postontziak:

- Ametzabide kalea (autobus geltokia).

- Basozabaleta aparkalekua.

- Bermeo bidea (autobus geltokia).

- Elordigane (autobus geltokia).

- Euskal Pizkundea Etorbidea.

- Lauaxeta kalea.

- Laukariz bidea (autobus geltokia).

- Madalen bidea.

- Markaida bidea.

- Plentzia bidea (autobus geltokia).

ONLINE

 

- QR kodea eskaneatuta