Imagen 15. Falsa acacia del Japón/ Árbol de las pagodas
15
Panel-zenbakia

Japoniako eztiakazia (Sophora japonica "pendula" L.)

Zuhaitz apaingarri hau parke honetako beste akazia faltsu bat da; eta, hain zuzen ere, birritan da faltsua, Japonian oso ohikoa den arren, Txinatik dator eta. Agian deigarria egingo zaizkigu bere tamaina txikia eta bere adarren forma, barietate dilindaria baita. Adinean aurrera egin ahala, adarrak bihurrituz joango dira eta forma oso deigarriak hartzen dituzte; hori dela eta, oso aproposa da zuhaitz isolatu gisa erabiltzeko.

Beste izen arrunt batez ere ezagutzen da, “pagodetako zuhaitza”, Ekialdean sarritan tenplu budisten ondoko lurretan landatzen baitzen.

Uda amaieran loratu barik ikusten badugu, baliteke oraindik beharrezko adina ez izatea,  30 eta 40 urte bitarteko adina duenean hasten baita  loratzen.

Lore-sortak kolore zuri krematsu oso usaintsuak izaten dira, beraz, landare ezti-emailetzat hartzen da.

Begiratu lekadun honen zorroen argazkiari; bereziak ezta? Bada, kontuan izan zuhaitzaren azala eta haziak bezain toxikoak direla. Hala ere, badirudi horietatik ateratzen zirela zeta- eta batik-industrietan erabili diren tindagai beilegi eta grisak. Batik tindatze-sistema bat; horretan, tindatu nahi ez diren oihalezko eremuak argizariz bustitzen dira.