Imagen Nogal negro americano (Juglans nigra L.)
27
Panel-zenbakia

Intxaurrondo beltza (Juglans nigra L.)

Estatu Batuetako ekialdeko intxaurrondo arruntaren ahaidea dugu aurrean. XVII. mendean sartu zuten Europan zuhaitz apaingarri gisa, eta geroago, baso-landaketetarako hartu zuten daukan egurragatik.

Intxaurrondo amerikarraren egurra iluna, gogorra eta erresistentzia handikoa da. Altzariak, eskopeten kulatak eta luxuzko zerraldoak egiteko erabiltzeaz gain, hegazkinen helizeak egiteko ere erabili zen lehen mundu gerran.

Zuhaitz hauek parkean duten kokapenari erreparatzen badiogu, konturatuko gara apur bat isolatuta daudela, beste espezie batzuetatik asago; izan ere, ez dute lehiarik onartzen inguruan. Distantzia hori lortzeko Juglona izeneko substantzia bat isurtzen dute, hau da, 10 metrotik beherako erradioan dauden ia espezie guztientzat toxikoa den substantzia. Hala ere, badirudi astigar, eukalipto eta pagoei ez diela eragiten. Horiek ere beste zuhaitz batzuen hazkundea eragozten duten alelopatiko deritzen substantzia horien igorleak direlako ote da?

Anima zaitez udazkenean buelta bat ematera; sasoi horretan bere hosto konposatuek urre koloreko hori deigarri bat hartzen dute erori baino lehen. Zure ibilaldian agian intxaurrondo horietakoren batek eman dituen intxaurren bat aurkituko duzu.  Jangarriak dira, baina intxaurrondo arruntarenak baino askoz gehiago kostako zaizu irekitzea