URIGUEN PARKEA

Ongi etorri proposatzen dizugun ibilbide botaniko honetara. Uriguenen bizi diren 90 espezie baino gehiagoren bilduma osatzen duten 32 zuhaitzen bitxikeriak ezagutzeko ibilbidea. Zuhaitzen izenaren errotuluarekin batera doan QR kodea eskaneatzen baduzu, aukeratutako aleen inguruko informazioa irakurri, zehaztasuneko argazkiak ikusi eta testuak entzun ahal izango dituzu. Landare-bitxi horien artean Juan Gorriti artista nafarraren eskulturak ere aurkituko dituzu. Gozatu paseoaz!