Albisteak
2023ko Gabonetako Azokan izena emateko oinarriak
2023ko Gabonetako Azokan izena emateko epea urriaren 31a arte egongo da zabalik.
Mungiako Lauaxeta Olerki Lehiaketaren aurtengo edizioak "Badakit" izango du abiapuntu
Parte hartu nahi duten pertsonek lanak aurkeztu beharko dituzte urriaren 1etik azaroaren 10era.
Mungiako eskola guztietako ikasleak bildu dira Matxin Plazan ‘Autorik gabeko eguna’ ospatzeko
Irailaren 22an ospatutako ‘Autorik gabeko eguna’ eta joan den astean izandako Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astea direla eta, Mungiako Udalak, herriko ikastetxeekin eta 2030 Eskola...
Autobus zerbitzua Zumetzagako San Migel jaietara joateko
Irailaren 29an autobus zerbitzua egongo da 11:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 21:00etara, jarraian. Irteerak Mungiako udaletxetik eta Larrauriko plazatik izango dira.
Nekazaritza Ekologikoaren XXIII. Azoka egingo da larunbat honetan Mungian
Foruen Enparantzan ospatuko da 10:00etatik 15:00etara eta hogei ekoizle inguru bilduko ditu, gehienak bizkaitarrak.
Mungiako Udalak ibilbide botaniko bat instalatu du Uriguen parkean
Ibilbide honetan, 32 zuhaitzen bitxikeriak ezagutuko ditugu. Zuhaitz horiek landare-espazio honetan bizi diren 90 espezie baino gehiagoren bilduma osatzen dute.
Lauaxeta Olerki Lehiaketaren oinarriak
Hamaseigarren edizio honetan gaia "Badakit" izango da.
Mungiako Udalak Torrebilellako irisgarritasuna hobetu du eskailera elektriko bat jarrita
Helburua Kultur Etxeko areto nagusia erabiltzen duten pertsona eta elkarte guztien beharrei erantzutea da.
Mungiako Udalak abian jarri du Guraso Eskolaren zazpigarren edizioa
Izen-ematea doakoa izango da, eta urriaren 2tik 31ra egin ahal izango da.
‘GJH-en Escape Room’-a Mungiara iritsiko da
Datorren urriaren 1ean, goizez zein arratsaldez, Andra Marik BBK-k bultzatutako ekimen hau Andra Marik hartuko du, Mungiako Udalaren babesarekin.