Albisteak

Udal Gaztedi Mungialdea programa berriro martxan

Udal Gaztedi Mungialdea Mungialdeko eskualdeko 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta, Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri Jatabe, Meñaka eta Mungiako udalekin lankidetzan, eta Mungialdeko Behargintza enplegu-agentziak bultzatuta. Beste urte batez itzuli da lan-merkatuan sartzea errazteko helburuarekin.

Horrela, aurreko edizioan bezala, gazteentzako politika integralak ezartzea, bultzatzea eta garatzea izango da programaren ardatza, eskualdeko gazteen artean hainbat ekintza gauzatuz. Horretarako, aurten lanekoak ez diren praktiketarako 10 beka egongo dira, hilean 1.000 eurorekin finantzatuta. Zehazki, programa honetan parte hartzeko, hautagaiek 18 eta 29 urte bitartean izan beharko dituzte, langabezian egotea, aurretiko esperientziarik gabe, lanbide-heziketako prestakuntza akademikoarekin, profesionaltasun-ziurtagiriarekin edo unibertsitate-tituluarekin.

Parte hartu nahi duen edonork, baldintzak betetzen baditu, Mungialdeko Behargintzan egin dezake eskabidea. Horrela, izena eman ondoren, enpresa bilatzeko prozesua hasten da, 6 hilabeteko praktikaldia egiteko.