Albisteak

Organikoa Bai! Emaiezu bizia zure hondakin organikoei!

Jakin duzu Mungian hondakin organikoak bildu eta birziklatu daitezkeela? Organikoa bai!

 

Organikoa Bai! Emaiezu bizia zure hondakin organikoei!

Jakin duzu Mungian hondakin organikoak bildu eta birziklatu daitezkeela? Organikoa bai!

• Gai organikoak bereizten eta birziklatzen baditugu, ia % 40 murriztu ditzakegu zabortegira botatzen diren edo erretzen diren hondakin tonak. Hartara, berotegi-efektuko gasak murriztu egingo dira, energia aurreztuko da eta, oro har, ingurumena babestuko da.

• Etxeko hondakin organikoetatik kalitate handiko konposta lor daiteke, 1.000 kilotik 300 kg konpost hain zuzen ere. Gainera, konpost horrek ingurumena kutsatzen duten pestiziden eta ongarri naturalen erabilera ordeztuko du.

• Gai organikoak gainerako hondakinetatik bereizten baditugu, lokal barruetako usain txarrak murriztu egingo direlako eta errefusatutako gainerako hondakinen birziklatze-prozesuaren kalitatea hobetu.

• Edukiontzi marroiaren bidez gai organikoak gainerako hondakinetatik bereizten baditugu, Mungiako herritarren bizi-kalitatea hobetu egingo da, baita bilketa-zerbitzua eta hondakinen tratamendua ere, gainera ingurumena babestuko dugu.

ZER BEHAR DUZU EDUKIONTZI MARROIA ERABILI AHAL IZATEKO?

Eman ezazu izena udaletxean, eta edukiontzi marroirako giltza emango dizute bertan. Etxebizitza bakoitzeko Kit bat emango da, daudenak amaitu arte. Kit barruan hau dago:

• 10 kg arteko poltsetarako ontzi aireztatua.

• Poltsa konpostagarriak.

• Imana eta gida, edukiontzi marroian zer bota ahal duzun jakiteko.