Albisteak

UDAGOIENEAN, MUSIKAZ BLAI

 

Musika emanaldi ibiltari desberdinak egongo dira ostiralero azaroaren 10etik abenduaren 15era, 20:00etatik aurrera. Udalak 21.000 euro bideratu ditu guztira plan honetara, "Mungia Indartzen" programaren bidez.

Mungiako Udalak, Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin elkarlanean, "Udagoienean, Musikaz Blai" programa jarri du martxan, udalerria dinamizatzeko eta mungiarrei eta bisitariei aisialdirako alternatibak eskaintzeko. 

Ibilbideen egutegia honako hau izango da:

Azaroak 10: Butroi, Aitza Zameza Zubiaga eta Lauaxeta Olerkari kaleak

Azaroak 17: Elorduigoitia Trobika, Aita Arrupe eta Foruen plaza kaleak

Azaroak 24: Landetxo eta Intxausti Eresgile kaleak

Abenduak 1: 1.gunea: Aritz Bidea eta Erribide kaleak / 2. gunea: Aita Elorriaga, Mastibarrena eta Arana Goiritar Sabin kaleak

Abenduak 15: 1. gunea: Lauaxeta Olerkari kalea / 2. gunea: Torrebillela parkea, San Kristobal, Ibaibide eta Errekatxu kaleak