Zer gara?

Zer gara?

Mungiako Behargintza SL enplegua eta ekonomia sustatzeko agentzia da, Mungiako Udalaren mendekoa, Mungiako herritarrei eta gure inguruan kokatutako ekonomia eragileei zerbitzu eskaintzen diena.

 

2001ean eratu zen erakunde honek hitzarmena du eginda Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapenerako Sailarekin eta Eudelekin eskualde honetako enplegugarritasuna hobetzeko eta Mungialdearen ekonomia sustatzeko dinamikak sustatzeko. 


Gaur egun, Mungiako Udala da erakdunde honen bazkide bakarra.

Mungialdeko Behargintzak ondoko lan-eremu hauek ditu:

Lanbide-orientazioa

Gure udalerriko bizilagunen enplegugarritasuna eta duten enpleguaren kalitatea hobetzeko egiten dugu lan. Informazioa, aholkularitza, bitartekaritza, prestakuntza eta, oroa har, lanpostu bat lortzeko edo lan egoera hobetzeko beharrezko diren tresna guztiak eskaintzen ditugu.

Enplegu-zentroa

Autokontsultarako 4 ordenagailu ditugu (interneterako sarrera eta inpresoradunak). Ordenagailu horien bidez, lan bila dabiltzan herritarrek aukera dute:

  • Kontsultak egiteko internetek eskaintzen dituen lan-bilatzaileetan.
  • Euren curriculuma egin edo hobetzeko, orientatzailearen laguntzarekin. 
Enpresa berriak sortzea / Autoenplegua

Kultura ekintzailea sustatu eta indartu egiten dugu, gure herrian enpresa berrien sorrera bultzatzeko.

Enpresak

Enpresei laguntza eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen diegu, dauden baliabide eta beharrizanen berri emanda.

Merkatariza, ostalaritza eta zerbitzuak

Gure herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorea osatzen duten arlo guztiei laguntzeko zerbitzua eskaintzen diegu.

Harremanetarako:

Gamiz Bidea, 32
48100 Mungia
Tel: 94 615 62 44
Fax: 94 674 12 01

 

Orokorra: zuzendaritza@mungialdeko-behargintza.com
Enpresa arloa: empresa@mungialdeko-behargintza.com
Merkataritza arloa: merkataritza@mungialdeko-behargintza.com
Aholkularitza arloa:orienta@mungialdeko-behargintza.com
Enpresen sorrera:joseba@mungialdeko-behargintza.com

 

 

Harreta ordutegia:

Astelehentik Eguenera: 9:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00

Barikuetan: 9:00 - 14:00

Ekainak 15etik Irailak 15era bakarrik goizez.