Abisteak Laguntzak eta Diru-Languntzak

MUNGIBONOA 2023

Mungiako Udalak Mungibonoa 2023 programa jarriko du martxan ekainaren 1etik 30era.

16 urtetik gorako Mungiako bizilagunek izango dute bonoaren deskontuaz baliatzeko eskubidea. Pertsona bakoitzak –NAN bidez identifikatuta– gehienez ere 60 €-ko balioa duten 12 bono eskuratu ahal izango ditu:

  • Banaka, 15€ edo gehiagoko erosketetarako bono bakarra erabiliz.
  • Gehienez 12 bonoak batera, 180€ edo gehiagoko erosketa egitean.
MUNGIBONOA 2023 DEIALDIA

Mungiako Udalak MUNGIBONOA 2023 jarri du abian!

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Eskaera orria

- Errolda-egoeraren ziurtagiri eguneratua (Jarduera Ekonomikoen Ziurtagiria), jarduera ekonomiko nagusiaren JEZ epigrafea, alta-data, helbide fiskala eta, hala badagokio, jarduera garatzeko lokalaren erreferentzia adierazten dituena.

- Banku-helbideratzearen fitxa. Negozioari lotutako banku-kontuaren zenbakia duen inprimakia, dagokion finantza-erakundeak baliozkotua. Ez dute agiri hau aurkeztu beharko “Mungibonoaren edota Mungia Indartzen” ekimenaren aurreko deialdietan onuradun izan direnek, baldin eta Udalarekin duten erreferentziazko banku-kontua aldatu ez badute.

EMET 2023 DIRULAGUNTZA ESKATZEKO EPEA ZABALIK

Eusko Jaurlaritzak turismo-enpresen ekintzailetza eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak argitaratu ditu. Ostalaritzako eta ostatu-arloko enpresek...

Bi atal daude:

• Turismo-negozio berriak sortzeko laguntzak. Gastuaren %40ko gehieneko diru-laguntza, 18.000€-raino.

• Turismo-enpresen (ostalaritza) lehiakortasuna hobetzeko laguntzak. Gastuaren %30eko gehieneko diru-laguntza, 15.000€raino.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 15era bitartean egin eta fakturatu beharko dira.

Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea 2023/05/05 arte.

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2023/emet-2023/web01-tramite/eu/

UDAL GAZTEDI MUNGIALDEAREN BARRUAN LAGUNTZAK EMATEKO EKITALDIA

Joan den asteazkenean, abenduaren 20an, "enpresak sendotzeko dirulaguntzen" txekeak banatu zitzaizkien Mungialdea eskualdeko gazte ekintzaileei,...

DIRULAGUNTZA EMATEA

2022ko Udal Gaztedi Mungialdearen barruan gazte ekintzaileen enpresa sendotzeko dirulaguntzak ematea.