Albisteak

GABONETAKO AZOKA

Gabonetako Azoka  abenduaren 15etik 24ra ospatuko da eta artisautzako 12 postu izango ditu.

Gabonetako azokan, besteak beste,  bisuteria-piezak, norbere zaintzarako produktuak,  moda-osagarriak, etxerako apaingarriak eta estanpazio lanak erosi ahal izango dira. Azokan izango diren ekoizleen gehiengoa Mungialdekoa izango da, baina Gorlizetik, Lekeitiotik eta Bilbo ingurutik ere etorriko dira.

Azokak animazioa izango du, eta bertaratzen direnek tailerrak, haurrentzako jolasak, kale-antzerkia eta musika-emanaldiak izango dituzte, magiaz betetako espazio eroso batean.