Albisteak

EUSKADI BONO DENDA 2023

Eusko Jaurlaritzak Euskadi Bono Denda 2023 programaren edizio berri bat jarriko du martxan. Guztira, 5 milioi euro banatuko dira bonoetan Euskadin, eta horietatik 2,6 milioi Bizkaian.

Eusko Jaurlaritzak Euskadi Bono-Denda 2023 programaren edizio berri bat jarriko du martxan. Guztira, 5 milioi euro banatuko dira bonoetan Euskadin, eta horietatik 2,6 milioi Bizkaian.

Edizio berri honi begira, Euskadi Bono Dendaren aurreko edizioetan parte hartu izan edo ez, enpresa parte-hartzaile guztiek dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute berriro:

  1. NANaren edo IFK-ren kopia
  2. Negozioaren kanpoaldeko argazkia
  3. Banku-titulartasunaren ziurtagiria
  4. EJZren ziurtagiri historikoa (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga). Hori izango da baliozko ziurtagiri bakarra.

Establezimenduak programara atxikitzeko epea: urriaren 11tik 20ra www.euskadibonodenda.eus helbidean.

Establezimenduen eskabideak baliozkotzeko epea azaroaren 5ean amaituko da. Ordura arte, aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko zuzenketaren bat eskatu ahal izango zaizu.

Herritarrek bonoak trukatzeko epea azaroaren 8an hasi eta abenduaren 5ean amaituko da.