Enpresa-kudeaketaren gaineko prestakuntza

Behargintzak enpresa-kudeaketari buruzko prestakuntza eskaintzen die negozio-sustatzaileei. Prestakuntza horren helburua ekintzaileek negozioen kudeaketan (arlo ezberdinetan: marketing-plana, kontabilitatea, fiskalitatea, egitura juridikoa, eraketa nola bideratu…) izan ditzaketan zalantzak edo hutsuneak betetzea da. 30 orduko prestakuntza-jarduerak dira, zentroaren egoitzan bertan eskaintzen direnak. Ikastaroa Mungialdeko Behargintzaren laguntza teknikoarekin euren enpresa sortzeko "ibilbidea" prestatzen dabiltzanei zuzenduta dago. Aurreko edizioetan ikastaro horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomiaren Suspenerako Sailaren diru-laguntza eta babesa izan dute.