Erakundeari eta antolamenduari buruzko informazioa

MUNGIALDEKO BEHARGINTZAren zereginak

Enplegua sustatzeko eta hobetzeko, enpresak sortzeko eta finkatzeko laguntza eskaintzeko eta enpresa, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuaren jarduera garatzeko sortutako Mungiako Udalaren sozietate bat da.


Hainbat arlotan eskaintzen ditu zerbitzuak:

  • Formazioa eta lanbide-orientazioa: erabiltzaile guztiei zuzendua (bai langabezia egoeran daudenei zein enplegua hobetzeko egoeran daudenei). Beharrizanaren arabera, bi zerbitzu ezberdin eskaintzen dira: norberaren konturako lana (enpresa sortzea) eta enplegua.
  • Enpresen lehikortasunaren hobekuntza (industrian, komertzioan, ostalaritzan eta zerbitzuetan). Sektore hauetan agertutako beharrizanei erantzuna emateko alderdi ezberdinak landuz.   

 

Arlo hauek biak elkartu egiten dira erakundeko datu basean. Datu informatikoak elkarbanatu egiten dira datu basean; alde batetik, enplegua hobetzeko zein lana bilatzeko zerbitzuak erabili ahal izateko, erakundean bertan inskribatutako pertsonen datu pertsonalak zein curriculumak daude eta, bestetik, herriko enpresen babes eta laguntzarekin, Behargintzako zerbitzuak erabiliz beraien langileen kontratazioen beharrizanak betetzeko.

Sozietateari aplikatu behar zaion araudia

Mungialdeko Behargintzak, alde batetik, bere estatutuetan jarritakoak zuzentzen du (Merkataritza Erregistroan erregistratuta daudenak) eta bestetik, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateen Legeak.


Kontratazioari dagokionez, BHGri Sektore Publikoko Kontratuen Legea aplikatu behar zaio, Lege horretako 3.1.d artikuluaren arabera; Legea azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua medio onartu zen.


Kontratuak esleitzeari dagokionez, 

Antolamenduaren egitura

Mungiako Udalak kapital sozialaren %100 du; beraz. hau berez da Batzar Orokorra


Administrazio kontseilua, bazkide diren Udaletako hamar udal-kidek osatua; kideak Udalbatzan duten ordezkaritzaren araberako proportzionaltasun-irizpideei jarraikiz izendatzen dira. Gaur egun hauek dira Administrazio Kontseiluko kideak:

  • Presidentea.- Bakarne Egia Larrauri
  • Presidenteordea. Yoana Menchaca Sanchez
  • Idazkaria.- Nagore Torre Ureta
  • Bokala.- Markel Dominguez Uriagereka
  • Bokala.- Asier Areitio Ibarlucea
  • Bokala.- Idurre Urresti Pellejero
  • Bokala.- Garazi Mendoza Agirre
  • Bokala.- Arkaitz Elortza Angulo
  • Bokala.- Ekaitz Martin Bilbao
  • Bokala.- Luis Jesus Solaun Arechaederra
Urteroko soldatak

Mungialdeko Behargintzako Administrazio kontseiluko kideek eta goi karguek ez dute Mungialdeko Behargintzatik inongo soldatarik jasotzen beraien lan eta karguengatik. Era berean, ez da kalte-ordainik ordainduko beraien kargua bertan behera uzten badute ere.