Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

Mantenu elektronikoko teknikaria
Erreferentzia Kodea:
3067
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Sentsore-flota mantentzea; plataforman flotaren kudeaketa eta jarraipena egitea; sentsoreak jasotzea, egokitzea eta prest jartzea; sentsoreak konpontzea eta eguneratzea; eragiketa logistikoetan laguntzea.
Prestakuntza
Mantentze elektronikoko lanbide-heziketa baloratuko da.
Kontratu mota
Mugagabea.
Ordutegia
Astelehenetik ostegunera 09:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 09:00etatik 14:00etara.
Soldata
1750€ gordin.
Oharrak

 

Berehala lanean hasi daitekeen pertsona antolatua, ebazteko gaitasunduna eta taldean lan egiteko gaitasuna duena bilatzen da. Tresna digitalak erabiltzeko erraztasuna baloratuko da.