Mungialdeko Behargintzatik Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko argitaratutako laguntzaren berri ematen dizugu (MEC 2025).Mungialdeko Behargintzatik Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko argitaratutako laguntzaren berri ematen dizugu (MEC 2025).
ERAKUNDE ONURADUNAK
Laguntzak jaso ahal izango dituzte beren konturako langileek edo autonomoek, sozietate zibilek eta ondasun-erkidegoek, mikro enpresek eta enpresa txikiek, baldin eta jarduera nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimendu fisikoetan egiten badute, kalean bertan, jendearentzat irekita eta egoera operatiboan, eta EJZren epigrafe hauetakoren batean sartzen badira: 641, 642, 643, 644, 645, 646.1, 646.2, 646.3, 646.4, 646.6, 646.7, 646.8, 647.1, 647.2, 647.3, 651, 652.2, 652.3, 652.4, 653, 654.2, 654.5, 654.6, 656, 657, 659, 662, 691.1, 691.9, 971, 972, 973.1, 973.3, 975.
DIRUZ LAGUNTZEN DIREN KONTZEPTUAK
- Establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea: establezimenduaren barnealdea edota kanpoaldea egokitzeko, berritzeko edo handitzeko berrikuntzak, obrak eta instalazioak; energia aurrezteko edo eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzea; kanpoko errotulazioa erosi eta instalatzea; jarduera nagusiari lotutako altzariak eta makineria erostea, instalatzea, muntatzea; alarmak eta segurtasun-sistemak; lokala girotzeko ekipoak; proiektua idazteak, obra-zuzendaritzak eta abarrek eragindako gastuak.
- Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: Ekipo informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea; merkaturatze-sistemak abian jartzeko edo hobetzeko sortu, garatu eta ezartzea, web-orria garatuz eta online salduz (ecommerce, scommerce, mcommerce eta antzekoak) edo establezimendua kudeatuz (bezeroak, hornitzaileak, eta abar); salmenta-puntuko terminalak; balantza elektronikoak; kutxa erregistratzaileak; TicketBAI fakturazio-softwarea, eta abar.
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA
Diru-laguntza, gehienez ere, 10.000 eurokoa izango da saltegiko eta urteko.
Aurkeztutako gastuek inbertsio onargarriaren %40ko diru-laguntza jasoko dute; egoera jakin batzuetan handitu ahal izango da (ikusi araudia), baina inola ere ez % 52tik gora. Adibidez, eskaera egiten den unea merkataritza elkarteren bati lotuta egoteagatik puntu 1 gehiago edo establezimenduak 10 urte baino gehiagoko antzinatasuna badu beste puntu 1 gehiago).
Onartutako gutxieneko inbertsioa:
- 3.000 € (BEZik gabe) a) lerroan jasotako inbertsioetarako.
- 1.000 € (BEZik gabe) b) lerroan jasotako inbertsioetarako.
Ondorengo inbertsioek ezin izango dute inola ere dirulaguntzarik jaso: Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ), diruz lagun daitezkeen aktiboen deskribapena ondo identifikatuta ez duten fakturak –ez dira onartuko kontzeptu kodetuak. Gainera, faktura horiek 100 euro edo gutxiagokoak izango dira, BEZik gabe.
DIRUZ LAGUNTZEKOA DEN EPEA
Diruz lagundu ahal izango dira 2024ko urriaren 1etik 2025ko irailaren 30era bitartean, biak barne, egiten diren inbertsioak, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu arte.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Maiatzaren 8tik Irailaren 30era edo, hala badagokio, horretarako ezarritako kreditua agortu arte.