Enpresa-kudeaketaren gaineko prestakuntza
Mungialdeko Behargintzak enpresa-kudeaketari buruzko prestakuntza eskaintzen die negozio-ideia bat duten ekintzaileei. Programa honen bidez, enpresa-kudeaketaren hainbat alderdiri buruzko ezagutzak eskuratzen dira, hala nola marketin-planari, kontabilitateari eta fiskalitateari, forma juridikoei edo eratzeko izapideei buruzkoak, besteak beste.
Bizkaiko Foru Aldundiak plataforma birtual baten bidez garatutako ONLINE egin beharreko prestakuntza bat da. Plataforma honek parte-hartzaile bakoitzari ikastaroa bere beharretara eta ordutegi-erabilgarritasunera egokitzeko aukera ematen dio.
OHAR GARRANTZITSUA: prestakuntza hau egitea derrigorrezko baldintza da Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren Ekintzailetzarako Laguntza ekonomikoen eskaera egin ahal izateko.