Albisteak

2019EKO MUNGIALDEKO ENPLEGU PLANA

2019eko Mungialdeko Enplegu Planeko lehehengo lan eskaintza argitaratu da Lanbideko web orrialdean. 

Lan eskaintza honi buruz informazio gehiago behar izanez gero, klikatu hemen

 

 

 

 

2019/06/12
2019EKO MUNGIALDEKO ENPLEGU PLANA

2019ko martxoaren 25an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpenean: EBAZPENA, 2019ko otsailaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2019ko dirulaguntzen deialdia.

 

Mungialdeko eskualdeko 21 kontratazioak aurrera eramango diren ala ez jakiteko oraindik ez dugu BEHIN BETIKO EBAZPENA jaso baina ala eta guztiz ere informazio hau aurreratu nahi dugu zuen intereserako. 

 

Ebazpenean jasotzen den bezala, kontratatuak izango diren pertsonak honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.     Kontratatuek langabeak izan eta izena emanda egon behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa.

2.     Eskualde edo udalerri batean egiten diren kontratu guztien % 30, gutxienez, diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) titular edo onuradun diren pertsonak kontratatzeko izango dira.

Gainerako ehunekoak kolektibo hauetako batekoak beharko du izan:

● 35 urtetik beherako pertsonak.

● 45 urtetik gorakoak, baldin eta enplegu-eskatzaile gisa kontratatu aurretiko 180 egun eman badute.

● 55 urtetik gorako pertsonak.

● Luzaroko langabeak. Luzaroko langabetzat joko dira kontratatu aurreko 540 egunetan Lan­bide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon eta langabezian gutxienez 360 egun eman dutenak.

Gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten pertsonak. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak eta haien elkarbizitza-unitateko kideak ez ezik, honako hauek ere hartzen dira gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonatzat:

– Hemezortzi urtetik hogeita hamarrera bitarteko gazteak, adingabeak babesten dituzten era­kundeetatik datozenak.

– Drogazaletasun-arazoak dituzten edo bestelako mendekotasun-arazoak dituzten eta erreha­bilitazioko edo gizarteratzeko prozesuan dauden pertsonak.

– Espetxean egonik, beren espetxe-egoeragatik enplegu bat eskura dezaketen eta beren lan-harremana uztailaren 6ko 782/2001 Errege Dekretuaren 1. artikuluan araututako lan-harreman bereziaren aplikazio-eremuaren barruan ez duten presoak, baita baldintzapeko askatasuneko egoeran daudenak eta preso ohiak ere.

– Preso adingabeak, adingabekoen zigor-erantzukizuna arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren aplikazio-eremuan daudenak, eta beren egoeragatik enplegu bat eskura dezaketenak, eta beren lan-harremana uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretuak onartutako adierazitako Legearen Araudiaren 53.4 artikuluak adierazten duen lan-harreman berezien aplika­zio-eremuaren barruan ez dutenak, baita zaintzapeko askatasuneko egoeran daudenak eta preso ohiak ere.

– Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritza eskudunek baimendutako urgentziazko bizitoki-zen­troetan ibili diren pertsonak.

– Desgaitasuna dutenak.

– Familia-erantzukizunak dituzten emakumeak. Familia-erantzukizunak dituzten emakume deri­tze beren kargura ezkontidea eta/edo 26 urtetik beherako seme-alabaren bat edo 26 urtetik gorako seme-alaba ezinduren bat edo harreran hartutako adin txikikoren bat dutenei, beti ere familia-uni­tateko kideen bataz besteko banakako errenta ez bada lanbide-arteko gutxieneko soldataren % 75 baino handiagoa. Agiri bidez behar bezala egiaztatu beharko dira aurreko baldintza horiek.

– Genero-indarkeriaren biktima diren emakumezkoak.

h) Kontratatutakoen % 40k, gutxienez, emakumeak izan behar dute.

i) Kontratatutakoen % 15ek, gutxienez, 55 urtetik gorakoak izan behar dute.