Albisteak

Mungia INDARTZEN

Mungiako Udalak, Mungialdeko Behargintzaren lankidetzagaz, Mungia INDARTZEN programea jarri dau martxan. 

2020/06/05
Mungia INDARTZEN

Mungiako Udalak, Mungialdeko Behargintzaren lankidetzagaz, Mungia INDARTZEN programea jarri dau martxan. Kobid-19ak sasoi latza eta konplikatua ekarri dau gure bizimoduetara, eta une honetan uste dogu ezinbestekoa dala, batetik, herritarrei laguntzea ondasunak edota zerbitzuak erosten animatu daitezan; eta, bestetik, aldi berean, gure udalerriko autonomoek eta enpresa txikiek jendearentzat irekita daukiezan  establezimenduei indarra emotea.

Udalak guztira 20 €ko Bonu-sorta bat bananduko dau herriko etxe guztietan, programeari aurretik atxikita dagozan Mungiako establezimentuetan erabilteko.

Bonu-sortak hau dauka barruan:

Euro 1eko balioa daukien 4 bonu, programeari atxikitako ostalaritza-establezimenduetan erabilteko. Bonu bakoitzeko kontsumizioaren gitxieneko zenbatekoa 3 €-koa izango da.

5 euroko 2 bonu, programeari atxikitako denda txikietan erabilteko. Bonu bakoitzeko erosketearen gitxieneko zenbatekoa 15 €-koa izango da.

3 euroko bonu bi, programeari atxikitako zerbitzu-lokaletan erabilteko. Bonu bakoitzeko zerbitzuaren kostuaren gitxieneko zenbatekoa 9 €-koa izango da.

Bonuak erabilteko epea 2020ko bagilaren 20tik garagarrilaren 19ra bitartekoa da, biak barne.

 

Programa honi atxikitzeko, establezimenduak inskribatzeko epea bagilaren 5etik 12ra izango da. Inprimakia Mungiako Udalaren webgunean eta Mungialdeko Behargintzaren webgunean egongo da eskuragarri.

Bete ostean, aurkeztu egin beharko da: Mungialdeko Behargintzaren bulegoan edo posta elektronikoz: merkataritza@mungialdeko-behargintza.com

Bagilaren 15etik 17ra bitartean, atxikitako establezimenduen behin betiko zerrendea argitaratuko da, eta parte-hartzaile moduan identifiketako bakotxari pegatina edo kartel bat banatuko jako.