Albisteak

EUSKADI BONODENDA

«Euskadi Bono Denda» merkataritza-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko programa da. Kanpainari atxikitako hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza eta zerbitzu establezimenduetako kontsumoa diruz lagunduko da, horietan eskuragarri egongo den deskontu-bono mota bakar baten bidez.

2022/05/17
EUSKADI BONODENDA

Atxikitzeko epea: maiatzaren 17tik 26ra. Aurreko edizioetan parte hartu zenuten establezimenduek ez duzue berriro egin behar atxikitze-prozesu osoa; e-mail bat jasoko duzue parte hartzeko eman beharreko pausoekin.

Bonoen deskribapena: 5 bono gehienez NAN bakoitzeko. Bonoen balioa 10 euroko deskontua izango da atxikitako establezimenduetan gutxienez 30 euroko erosketa baten gainean.

Bonoak trukatzea: bonuen trukea establezimenduek berek egingo dute, ordaintzeko unean. Establezimenduek pertsona fisiko onuradunaren NANa beteko dute plataforman, eta tiketaren kopia bat (eroslearen NANa jaso behar da) edo erosketa edo zerbitzua justifikatzeko faktura erantsiko dituzte.

Bonoak trukatzeko aldiak: 2022ko ekainaren 2tik uztailaren 3ra eta 2022ko urriaren 1etik 2022ko abenduaren 4ra.