Gaur 20º 10º Lehenetsi Informazio gehigarria
Cielos Nubosos
Domingo 24º 12º Lehenetsi Informazio gehigarria
Cielos Nubosos
Kale-izendegia Zabaldu mapa
MUNGIA ON! URRIA MUNGIA ON! URRIA Informazio gehiago
HAZILAN 2021 empresas HAZILAN 2021 empresas Informazio gehiago
HAZILAN 2021 empresa HAZILAN 2021 empresa Informazio gehiago
HAZILAN 2021 HAZILAN 2021 Informazio gehiago
HAZILAN 2021 HAZILAN 2021 Informazio gehiago
MUNGIA ON! UZTAILA - ABUZTUA MUNGIA ON! UZTAILA - ABUZTUA Informazio gehiago
Ayudas y subvenciones Ayudas y subvenciones Informazio gehiago
BAIMENA_CONSENTIMIENTO BAIMENA_CONSENTIMIENTO
LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA ERAIKUNTZAN PRESTAKUNTZA 2021/10/14 ANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA ERAIKUNTZAN PRESTAKUNTZA
Mungialdeko Behargintzak laneko arriskuen prebentzioa eraikuntzan 60 orduko ikastaroa antolatzen du. 
EUSKADI BONO DENDA 2021 2021/10/07 EUSKADI BONO DENDA 2021

2021eko Euskadi Bono Denda kanpainari atxikitzeko epea 2021eko urriaren 17an amaituko da.

KARGAK MUGITZEKO MAKINERIA ERABILTZEKO PRESTAKUNTZA 2021/09/29 KARGAK MUGITZEKO MAKINERIA ERABILTZEKO PRESTAKUNTZA
Mungialdeko Behargintzak kargak mugitzeko makineria erabiltzeko ikastaroa antolatzen du: plataforma jasotzailea, errepide jasotzailea, transpaleta eta zubi-garabia.
 
ADMINISTRARI POSTURAKO OPOSIZIOEN PRESTAKUNTZA 2021/09/29 ADMINISTRARI POSTURAKO OPOSIZIOEN PRESTAKUNTZA
Mungialdeko Behargintzak 80 orduko oposaketak prestatzeko ikastaro bat jarriko du martxan.
 

 
MUNGIA ON! URRIA 2021/09/29 MUNGIA ON! URRIA

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreari zuzendutako prestakuntza-eskaintza urrian. Eman izena!

OSAKIDETZARAKO ALDI BATERAKO KONTRATAZIO ZERRENDAK 2021/09/23 OSAKIDETZARAKO ALDI BATERAKO KONTRATAZIO ZERRENDAK
2021eko irailaren 23tik urriaren 25era irekiko da Osakidetzaren 2021eko aldi baterako kontratazio zerrendan izena emateko epea.
 
Aplikazioan sartzeko, klikatu.
 
MUNGIALDEA 2021 ESKUALDEKO ENPLEGU PLANA 2021/08/10 MUNGIALDEA 2021 ESKUALDEKO ENPLEGU PLANA
Lanbideren webgunean argitaratu da Mungialdea 2021 Eskualdeko Enplegu Planaren lehen lan-eskaintza. Baldintzak betetzen badituzu eta eskaintza interesatzen bazaizu, sakatu hemen.
 
LAN BIZITZAREN TXOSTENA 2021/08/04 LAN BIZITZAREN TXOSTENA
Zuk zeuk atera dezakezu lan-bizitza urrats erraz batzuetan.
 
HAZILAN 2021 2021/07/14 HAZILAN 2021
2021eko irailaren 20an hasiko da HAZILAN 2021. Horretarako, Mungialdeko behargintzak HAZILANen 2021eko ediziorako izena emateko epea irekiko du, ez geratu plazarik gabe. 
 
 
Ikusi guztiak »

Zer gara?

Mungiako Behargintza SL enplegua eta ekonomia sustatzeko agentzia da, Mungiako Udalaren mendekoa, Mungiako herritarrei eta gure inguruan kokatutako ekonomia eragileei zerbitzu eskaintzen diena.

 

2001ean eratu zen erakunde honek hitzarmena du eginda Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapenerako Sailarekin eta Eudelekin eskualde honetako enplegugarritasuna hobetzeko eta Mungialdearen ekonomia sustatzeko dinamikak sustatzeko. 


Gaur egun, Mungiako Udala da erakdunde honen bazkide bakarra.

Mungialdeko Behargintzak ondoko lan-eremu hauek ditu:

Lanbide-orientazioa

Gure udalerriko bizilagunen enplegugarritasuna eta duten enpleguaren kalitatea hobetzeko egiten dugu lan. Informazioa, aholkularitza, bitartekaritza, prestakuntza eta, oroa har, lanpostu bat lortzeko edo lan egoera hobetzeko beharrezko diren tresna guztiak eskaintzen ditugu.

Enplegu-zentroa

Autokontsultarako 4 ordenagailu ditugu (interneterako sarrera eta inpresoradunak). Ordenagailu horien bidez, lan bila dabiltzan herritarrek aukera dute:

  • Kontsultak egiteko internetek eskaintzen dituen lan-bilatzaileetan.
  • Euren curriculuma egin edo hobetzeko, orientatzailearen laguntzarekin. 

Enpresa berriak sortzea / Autoenplegua

Kultura ekintzailea sustatu eta indartu egiten dugu, gure herrian enpresa berrien sorrera bultzatzeko.

Enpresak

Enpresei laguntza eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen diegu, dauden baliabide eta beharrizanen berri emanda.

Merkatariza, ostalaritza eta zerbitzuak

Gure herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorea osatzen duten arlo guztiei laguntzeko zerbitzua eskaintzen diegu.

Harremanetarako:

Gamiz Bidea, 32
48100 Mungia
Tel: 94 615 62 44
Fax: 94 674 12 01

 

Orokorra: zuzendaritza@mungialdeko-behargintza.com
Enpresa arloa: empresa@mungialdeko-behargintza.com
Merkataritza arloa: merkataritza@mungialdeko-behargintza.com
Aholkularitza arloa:orienta@mungialdeko-behargintza.com
Enpresen sorrera:joseba@mungialdeko-behargintza.com

 

 

Harreta ordutegia:

Astelehentik Eguenera: 9:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00

Barikuetan: 9:00 - 14:00

Ekainak 15etik Irailak 15era bakarrik goizez.