Gaur 25º 17º Lehenetsi Informazio gehigarria
Intervalos Nubosos
Martes 25º 16º Lehenetsi Informazio gehigarria
Intervalos Nubosos
Kale-izendegia Zabaldu mapa
MUNGIA ON! MAIATZA MUNGIA ON! MAIATZA Informazio gehiago
Ayudas y subvenciones Ayudas y subvenciones Informazio gehiago
HAZILAN 2020 HAZILAN 2020 Informazio gehiago
HAZILAN 2020 HAZILAN 2020 Informazio gehiago
HAZILAN 2020 empresa HAZILAN 2020 empresa
HAZILAN 2020 empresas HAZILAN 2020 empresas
BAIMENA_CONSENTIMIENTO BAIMENA_CONSENTIMIENTO
GLOBAL TRAINING BEKAK 2021 2021/06/14 GLOBAL TRAINING BEKAK 2021
75 Global Training beka 2021. urterako. Izena emateko epea ekainaren 14an hasi eta uztailaren 16an amaituko da.
 
 
ZUGANDIK PARAJE! CERCA DE TÍ 2021/06/11 ZUGANDIK PARAJE! CERCA DE TÍ

Mungiako belako musika taldeak Udalagaz eta Mungialdeko Behargintzagaz bat egin dau herritarrak bertoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-establezimenduetan kontsumitzen animatzeko "Zugandik paraje" izenburua eta bideoa ardatz dirala.

 

GAITASUN DIGITALEN BIRKUALIFIKAZIOA - 3R PROGRAMA 2021/06/09 GAITASUN DIGITALEN BIRKUALIFIKAZIOA - 3R PROGRAMA

Uztailaren 5etik 14ra (txandakako egunak), Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako 3R programaren barnean Gaitasun Digitalen Birkualifikazioari buruzko ikastaroa egingo da. Informazio gehiago webgune honetako prestakuntza atalean.

Animatu eta gorde zure lekua, mugatuak dira.
LAN AKTIBAZIORAKO TAILERRA - 3R PROGRAMA 2021/06/09 LAN AKTIBAZIORAKO TAILERRA - 3R PROGRAMA

Uztailaren 16an, 3R 2021 programaren baitako lan-aktibazioko lehen tailerra egingo da, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua. Tailer honetan lan-merkatuan sartzeko bideak landuko dira.

Animatu eta gorde zure lekua, mugatuak dira.
 

 

MUNGIA ON! BAGILA 2021/06/02 MUNGIA ON! JUNIO

Hau da bagileko programazioa:

TAILER PRAKTIKOA: ezagutu nola sortu TicketBAI Bizkaiko Foru Aldundiaren araudi berriaren arabera

AHOLKULARITZA PERTSONALIZATUA: zure denda sarean

2021EKO MERKATARITZA SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK 2021/05/26 2021EKO MERKATARITZA SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK

Laguntza honen helburua da EAEko merkataritza-establezimenduen eta zerbitzu jakin batzuen modernizazioa bultzatzea, berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren, azpiegituren eta merkataritza-ekipamenduaren bidez, COVID-19k sortutako ezohiko egoera kontuan hartuta.

EMET 2021 DIRU-LAGUNTZAK 2021/05/19 EMET 2021 DIRU-LAGUNTZAK

2021. ekitaldirako, ekintzailetzari laguntzeko eta turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak arautu eta deitzen dituen oinarriak argitaratu dira (aurrerantzean, EMET 2021). Hona hemen laguntza mota bakoitzean diruz laguntzen diren kontzeptuak.

GAZTEDI MUNGIALDEA 2021/05/13 GAZTEDI MUNGIALDEA 2021

Oinarrizko trebetasun pertsonal eta sozialei buruzko tailerra 30 urtetik beherako gazteei zuzendua

MUNGIA ON! ZOZKETAK SARE SOZIALETAN TAILERRA 2021/05/13 MUNGIA ON! ZOZKETAK SARE SOZIALETAN TAILERRA

Zozketak estrategia komertzialaren barruan erabiltzen ikasteko tailerra. Maiatzaren 27an, 14:15ean. Eman izena!

Ikusi guztiak »

Zer gara?

Mungiako Behargintza SL enplegua eta ekonomia sustatzeko agentzia da, Mungiako Udalaren mendekoa, Mungiako herritarrei eta gure inguruan kokatutako ekonomia eragileei zerbitzu eskaintzen diena.

 

2001ean eratu zen erakunde honek hitzarmena du eginda Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapenerako Sailarekin eta Eudelekin eskualde honetako enplegugarritasuna hobetzeko eta Mungialdearen ekonomia sustatzeko dinamikak sustatzeko. 


Gaur egun, Mungiako Udala da erakdunde honen bazkide bakarra.

Mungialdeko Behargintzak ondoko lan-eremu hauek ditu:

Lanbide-orientazioa

Gure udalerriko bizilagunen enplegugarritasuna eta duten enpleguaren kalitatea hobetzeko egiten dugu lan. Informazioa, aholkularitza, bitartekaritza, prestakuntza eta, oroa har, lanpostu bat lortzeko edo lan egoera hobetzeko beharrezko diren tresna guztiak eskaintzen ditugu.

Enplegu-zentroa

Autokontsultarako 4 ordenagailu ditugu (interneterako sarrera eta inpresoradunak). Ordenagailu horien bidez, lan bila dabiltzan herritarrek aukera dute:

  • Kontsultak egiteko internetek eskaintzen dituen lan-bilatzaileetan.
  • Euren curriculuma egin edo hobetzeko, orientatzailearen laguntzarekin. 

Enpresa berriak sortzea / Autoenplegua

Kultura ekintzailea sustatu eta indartu egiten dugu, gure herrian enpresa berrien sorrera bultzatzeko.

Enpresak

Enpresei laguntza eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen diegu, dauden baliabide eta beharrizanen berri emanda.

Merkatariza, ostalaritza eta zerbitzuak

Gure herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorea osatzen duten arlo guztiei laguntzeko zerbitzua eskaintzen diegu.

Harremanetarako:

Gamiz Bidea, 32
48100 Mungia
Tel: 94 615 62 44
Fax: 94 674 12 01

 

Orokorra: zuzendaritza@mungialdeko-behargintza.com
Enpresa arloa: empresa@mungialdeko-behargintza.com
Merkataritza arloa: merkataritza@mungialdeko-behargintza.com
Aholkularitza arloa:orienta@mungialdeko-behargintza.com
Enpresen sorrera:joseba@mungialdeko-behargintza.com

 

 

Harreta ordutegia:

Astelehentik Eguenera: 9:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00

Barikuetan: 9:00 - 14:00

Ekainak 15etik Irailak 15era bakarrik goizez.