Lehiakortasuna lortzeko ekintzak burutzea da Mungialdeko Behargintza S.L. egiten ari den lanetako bat. Puntu honen barruko zutabe garrantzitsu bat etengabeko prestakuntzarena da; izan ere, horri esker egunean gaude merkatuan dauden berrikuntzetan.
Helburua hori dela, udalerriko enpresei beharrizanak bateratzea eta prestakuntza bateratua antolatu ahal izatea proposatzen diegu, eta horretarako enpresa bakoitzak Hirualdeko Prestakuntzarako dauzkan kredituak erabiliko dira.
Beharrizanik ohikoenak kontuan izanda, pretakuntza egutegia antolatzen dugu Mungiako enpresek gehien eskatzen dituzten ikastaroak kontuan izanda.
Etengabeko prestakuntza
KARGAK MOBITZEKO MAKINERIA ERABILTEKO PRSTAKUNTZA IKASTAROA
Maiatzean orga jasotzaile eta zubi garabi ikastaroak martxan ipiniko dira.
Ikastaro bakoitzak 20 orduko iraupena izango du.
- Norentzat
- Mungialdeko Behargintzan inskribatuta dauden pertsonei zuzendua, lehentasuna langabezia egoeran daudenek izango dutelarik.
- Formatoa
Aurrez aurreko 20 orduko ikastaro bi hauen egutegia honako hau da:
Orga jasotzaile ikastaroa: maiatzaren 13tik 16ra
Zubi garabia ikastaroa: maiatzaren 20tik 25era
- Prezioa
- Doakoa
- Partehartzaile kopurua
- 12 pertsona
- Ordutegia
- Goizeko ordutegian (09:00 - 14:00) IFPRLeko instalazioetan, Loiun.
- Diploma
- Egiaztapen agiria
Contacta con nosotros para más información en: merkataritza@mungialdeko-behargintza.com & empresa@mungialdeko-behargintza.com o llamando al: 94 615 62 44