Zer egin behar dut galdutako objektu bat aurkitzen badut?
-
Udaltzaingoaren egoitzara eraman behar dut, hau da Andra Mari kalea, 1. zenbakira. - Hemen, nire datu guztiak erregistratuko dituzte, hau da, NANa, helbidea, telefonoa eta abar (beti ere norberak ematen baditu), eta objektua entregatu izanaren agiri bat emango didate; Legezko xedapenak adierazko dizkidate, izan ere, legezko jabea ez bada bi urtean azaltzen, objektua eskuratzeko aukera.
- Gainontzeko objektuak: arropa, aterkiak, betaurrekoak.... balore gutxiko objetuak 3 hilabete pasa ondoren eman edo bota egingo dira. Mugikorrak, datuak babesteari buruzko legea dela medio, birziklatu egiten dira.
Zer egin behar dut objektu bat galtzen badut?
- Udaltzaingoak Andra Maria kalea, 1. zenbakian duen egoitzara joan behar dut.
- Internet bidez egiten dut kontsulta, gure on-line katalogoa erabiliz edo gure kontsulta sisteman sartuz.
Adingabeek beren guraso, tutore edo legezko ordezkariekin joan behar dute.
Diru-zorroak, dokumentazio eta/edo txartel eta guzti:
-
Titularraren datuak eman behar dira Datu Basean egiaztatzeko gure bulegoetan ote dagoen. - Txartelak baliogabetu egin behar dira (telefono-zenbakia emango zaie).
- Duela gutxi galdu badira, egun batzuk itxaron behar dira dokumentazioa berritzeko; izan ere, ohikoena objektua azaltzea baita.
Balio urriko objektuak:
-
Ikusgai egoten dira hilabetez (aterkiak 7 egunez). Ondoren, gode egiten dira eta zenbait Erakundetara bidaltzen dira. Objektu galkorrak ahalik eta denbora gutxiena. - Ordutegia, astelehenetik igandera, 24 orduetan.
Baliozko objektuak:
-
Sarreran begiratu behar da. Hilabete batez egongo dira ikusgai. Ordutegia, astelehenetik igandera, 24 orduetan. - Hilabetea pasatuta erakusketara pasako dira. Bertan, bi urtez geldituko dira. Objektu hauek ikusgai egongo dira astelehenetik ostiralera, 8'00>14'30.
Nola jaso dezaket nirea dela identifikatu dudan objektua?
Objektua aurkitzen bada:
-
Web erreferentzia zenbakia apuntatu eta gure bulegoetan kontsultatu. - Galerari buruzko datuak eman behar dira: tokia eta eguna.
- Objektua ahalik eta zehatzen deskribatu.
- Faktura izan ezkero aurkeztu.
- Mugikorren kasuan: Hauexek ekarri behar dira: kargadorea, mugikorraren faktura, non IMEI kodea azaltzen den eta/edo PIN zenbakia.
- Bitxien kasuan, bitxiarekin ateratako argazkiak ekarri behar dira, bitxiaren bikotea edo bitxiaren faktura, edota bitxiaren jabe gisa identifikatzen zaituen beste edozein datu.
Itzulketak:
-
NANa edo dokumentu ofiziala aurkeztu behar da norberaren nortasuna egiaztatzeko; horretaz gain, telefono-zenbakia eman behar da. - Objektua jaso denaren eta aurkituenarekiko dagoen legezko betebeharra adierazten duen egiaztagiria sinatu behar da.
Itzulketagatik sortutako gastuak:
- Donostian ez ba zera bizi, honako aukerak dituzu objektuaren itzulketari dagokionez:
- Legez identifikatuko den norbait bidali objektua jasotzera.
- Postaz.
- Gastuak zure gain hartuz. Kasu honetan kopurua aldatzen da bidaltzen den tokiaren arabera.
Kontsultaren bat egin nahi baduzu, egin klik hemen.