Albisteak

Tabako Barik XXI. Familia-Krosa izango da Mungian ostiralean, maiatzak 30

Urtero maiatzaren 31n ospatzen den Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna dela eta, Gizarte Zerbitzuen Mungialdeko Mankomunitateko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuak, “Mungia Atletismo Taldea" eta "Zuekin" elkarteen laguntzarekin, Tabako Barik Familia-Krosa antolatu du ostiral honetarako, maiatzak 30.

Horrela, programazioa 17:30ean hasiko da Matxin Plazan, lasterketaren aurretik egingo diren luzera eta altuera jauziko probekin. Jarduera horien helburua haurrek atletismoko hainbat modalitate modu entretenigarri eta dibertigarrian ezagutzea da.

Adinaren arabera, hainbat kategoriatan ibilbideen distantziak desberdinak izango dira. Irteerak 18:45etik aurrera izango dira. Izen-emateak doakoak izango dira eta 18:00etatik aurrera egin ahal izango dira plazan bertan. Era berean, dortsalak irteera baino ordubete lehenago emango dira.

Gainera, arratsalde osoan zehar, tailer eta jarduera ludikoak eta kirolekoak izango dira (altuera-jauzia, luzera-jauzia, lehen sorospenen tailerra, tabakoaren prebentzioari buruzko informazio-standa, etab.), arratsalde osasungarria eta jai-girokoa igarotzeko. 17:30etik 19:30era ‘Makina erretzailea’ tailerra hasiko da haurrentzat. Halaber, 18:30etik 19:30era, “Zuekin”-ek ‘Lehen sorospenak’ tailerra egingo du herritar guztientzat.