Azken plazak bigarren txandan. Epea: maiatzaren 27tik 31ra. Izen emateak: https://www.mungia.eus/eu/uda-pasa-artistikoak
Udaldian herriko adingabeei topaleku, harreman eta jolasleku bat eskaintzeko helburuarekin, uda honetan Udapasa Artistikoak itzuliko dira Mungiara, Udaleko Kultura sailak urtero antolatzen dituenak. Horrela, datorren maiatzaren 18ra arte, izena emateko epea zabalik egongo da eta Udalaren www.mungia.eus web orriaren bidez egin ahal izango dira.
Idurre Urresti Mungiako Udaleko Kultura Saileko zinegotziak nabarmendu duenez, "udapasa hauek udan aisialdirako alternatiba bat eskaintzeaz gain, sormena, adierazpen artistikoa eta euskararen erabilera sustatzen dute gazteenen artean. Gure haurrek ikasteko, ondo pasatzeko eta beren talentua euskaraz eta giro atseginean garatzeko espazioak bultzatzen jarraitu nahi dugu".
Horrela, uztailean zehar bi txanda antolatu dira udapasa hauentzat, Musika, Dantza, Arte Eszeniko eta Arte Plastikoen bidez haurren sentsibilitate artistikoa piztea helburu dutenak. Metodo dibertigarri eta interaktibo baten bidez, besteak beste, jolastea, interpretatzea, musika egitea, abestea eta dantzatzea bezalako jarduerak egingo dira.
Lehenengo txanda uztailaren 1etik 14ra izango da, eta bigarrena uztailaren 15etik 29ra, 9:00etatik 13:00etara edo 9:00etatik 15:00etara (bazkari zerbitzua barne). Gainera, hala nahi eta eskatzen duten familia guztiek haurtzaindegi zerbitzua izango dute 8:00etatik 9:00etara. Ordutegi bakoitzaren prezioa 114,65 €eta 180,25 €da, hurrenez hurren (Mungian erroldatu gabeko pertsonentzako errekargua % 45ekoa izango da). 2013 eta 2021 urteen artean jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute.
Izen-emateak Udalaren www.mungia.eus web orriaren bidez egin ahal izango dira gaurtik, maiatzak 2, maiatzaren 18ra arte, bi egun horiek barne. Ildo horretan, maiatzaren 22an, posta elektronikoz jakinaraziko zaie onartuak izan diren haurren familiei.