Elkarretaratzea Mungian, Bilbon gertatutako hilketa matxista gaitzesteko
❌🔊 Gaur, hilketa matxista berri batek astindu du Bilbo: gizon batek 13 urteko alaba hil du. Mungiako Udaletik gure gaitzespenik sakonena adierazi nahi dugu indarkeria bikarioaren aurrean eta gure babes osoa helarazi nahi diegu familiari eta bere inguruari. Horregatik, herritar guztiak elkarretaratzera deitzen ditugu gaur, ostirala, 19:30ean, udaletxearen aurrean.