EIT Errota

Mungiako Udala EIT (Eraikinen Ikuskapen Teknikoa eta Eraikinen eta Eraikuntzen Erregistroa) prestatzen ari da udal-titulartasuneko bulegoetan.

  • 2025eko uztailaren 15a, asteartea: Mungiako Udalak Errotaren (55 urte dituen udal bulegoa) erabilera pribatiboa egiten duten pertsonekin EITa hurrengo egunean egitea adosten du.
  • 2025eko uztailaren 16a, asteazkena: EITak egiteko kontratatutako teknikariak Errotara gerturatzen dira adostutako orduan, baina ez dago inor. Eraikinaren egoera ikusita, beharrezko neurriak hartzen dira eta barrura sartzen dira eraikinaren kontserbazio-, segurtasun-, estankotasun- eta egitura-baldintzen ikuskapen bisual teknikoa egiteko. Lan horiek amaitu ondoren, sarraila berri batekin ixten da dauden bi sarbideetako bat.
  • 2025eko uztailak 17, osteguna: Mungiako Udalak aurretiazko txosten teknikoa jasotzen du, honako informazioa biltzen duena: “Eraikinaren estalkiaren egoera txarra egiaztatzen da, eta, ikusitako kalteez gain, elementu  solte ugari ditu, bai estalkiaren berezko elementuak (teilak), bai estalkitik kanpokoak (adreiluak, hormigoizko trinkoak), baita tamaina handiko landaredia ere. Elementu horiek bai lurzati propioaren gainean, bai bide publikoaren gainean erortzeko  arrisku handia dago. Beraz, pertsonen eta ondasunen segurtasuna babesteko, 1. graduko esku-hartzea (berehalako jarduketa, 24 orduko epean)  gomendatzen da, aurreko eta alboko fatxadetan segurtasun-perimetro bat mugatzeko”. Eguerdian, udal teknikariak Errotara doaz edukia eta aurretiazko txostenak jasotzen dituen argibideak erakustera eta azaltzera. Perimetro-itxiera arratsaldean egingo dela, 17:00etan jakinarazten dute. Adostutako ordua iritsita, teknikariek ezin dituzte eskatutako lanak egin, bertan zeuden pertsonek eragozten dutelako.
  • 2025eko uztailak 18, ostirala: Udala hurrengo urratsak aztertzen ari da