Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

ZERBITZARIA
Erreferentzia Kodea:
3416
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Kafetegi-tabernarako zerbitzaria.
Prestakuntza
12 hilabeteko esperientzia antzeko lanpostuetan. Elikagaiak manipulatzeko txartela.
Kontratu mota
Mugagabea.
Ordutegia
35 ordu astean, txandaka, 08:00etatik 15:00etara edo 15:00etatik 22:00etara. Igande libreak.
Soldata
Ostalaritzako hitzarmenaren arabera.
Oharrak

Mungian lan egiteko. Pertsona puntuala eta arduratsua behar da.