Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

PRODUKZIOKO LANGILEA

Produkzioko langilea.

Erreferentzia Kodea:
3315
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Egin beharreko zereginak enpresaren beharren araberakoak izango dira: - Lixatzea - Mekanizazioa - Ebaketa - Garbiketa
Prestakuntza
Langilearen ekimena eta jarrera baloratuko dira batez ere. Planoak interpretatzeko oinarrizko ezagutzak baloratuko dira. Neurtzeko oinarrizko ezagutzak baloratuko dira.
Kontratu mota
Aldi baterako kontratua.
Ordutegia
Hiru txandako lanaldi osoa.
Soldata
1.400-1.500€