Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

POKEAK PRESTATZEA ETA MUNTATZEA
Erreferentzia Kodea:
3482
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Sukaldari-laguntzailea behar da asteburuetarako (ostiraletik igandera) pokeak prestatu, muntatu eta saltzeko.
Prestakuntza
Sukaldaritzako ezagutza (elikagaiak moztu eta prestatzea) eta elikagaiak manipulatzeko txartela.
Kontratu mota
Mugagabea.
Ordutegia
Lanaldi zatitua: ostiraletan eta larunbatetan 12etatik 15,30etara eta 19etatik 23etara); igandeetan 12etatik 15,30etara eta 19etatik 22,30etara
Soldata
1.700 € gordin hilean (1.400 € garbi, gutxi gorabehera).
Oharrak

Mungialdeko pertsonak nahi dira.