Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

PERTSONA NAGUSI BATEN ZAINTZA
Erreferentzia Kodea:
3433
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Adineko emakume bat zaintzeko pertsona bat bilatzen da larunbat eta igandeetarako. Fikan izango litzateke lanpostua, Mungiatik 6 km-ra.
Prestakuntza
Esperientzia adinekoen zaintzan eta sukaldaritzan
Kontratu mota
Asteburuetarako kontratu mugagabea
Ordutegia
Larunbat eta igandeetan 08:00etatik 17:00etara
Soldata
Lan hitzarmenaren araberakoa
Oharrak

Ahal dela, autoarekin.