Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

PERTSONA NAGUSI BATEN ZAINTZA
Erreferentzia Kodea:
3370
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Dementzia duen pertsona nagusi baten zaintza, sukaldatzea, etxeko lanak, etab.
Prestakuntza
Arlo honetan lan esperientzia izatea asko baloratuko da.
Kontratu mota
6 hilabeterako jardunaldi erdiko lan kontratua
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.
Soldata
Lan hitzarmenaren arabera