Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

ENPRESA ARLOKO TEKINARIA
Erreferentzia Kodea:
3217
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Enpresa-lehiakortasuna dinamizatzeko eta sustatzeko ekintzak egitea. Era berean, enpresa-prospekzioko lanak egingo ditu, eragile ekonomikoekin hitz egingo du eta Mungia eta bere eskualdea lan eta ekonomia aldetik dinamizatzeko egin beharreko proiektuak zehaztuko ditu: bereziki industrialdeak eta horietan kokatutako enpresak. Gainerako arloetarako zeharkako laguntza, beharrezkoa denean.
Prestakuntza
Unibertsitate-gradua edo lizentziatura arlo hauetan: Gizarte Zientziak, Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritza, Ekonomia edo Industria Ingeniaritza// Euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna// Office eta Internet tresnen erabilera. Lanbide-esperientzia, talde-lanerako gaitasuna, pertsona proaktiboa eta komunikatzeko dohainak.
Kontratu mota
Bitarteko kontratua (baja bateko ordezkapena)
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian eta arratsalde bat astean.
Soldata
Bulegoen lan hitzarmenaren arabera
Oharrak

Kontratuaren hasiera 2025ko apirilak 7rako izango da.