Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

ADMINISTRARIA
Erreferentzia Kodea:
3471
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Barazkiak ekoizten eta hurbileko elikagaiak merkaturatzen dituen enpresak pertsona bat bilatzen du bere jardueraren kudeaketa administratiboa eta komertziala laguntzeko. Jaulkitako/jasotako fakturen kontabilitate-kudeaketa, zerga-aitorpenak egitea, nominak egitea, dokumentuak artxibatzea eta administrazio-lan orokorrak egitea. Bezeroen eskaerak erregistratzen, berrikusten eta jarraitzen laguntzea...
Prestakuntza
Bulegotika-ordenagailuen eta -erreminten ohiko maneiua. Exceleko, posta elektronikoko eta dokumentuen kudeaketako ezagutza praktikoak. Antolatzeko gaitasuna, xehetasunei erreparatzea eta autonomia. Lanerako tresna eta prozedura berriak ikasteko prestasuna.
Kontratu mota
Mugagabea
Ordutegia
Adostuko da.
Soldata
Konbenioaren arabera