Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

ELEKTRIZITATE ETA ELEKTRONIKA ARLOKO OFIZIALA
Erreferentzia Kodea:
3468
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Elektrizitate- eta elektronika-arloko LHko titulazioa eskatzen dizuegu garraio-sektoreko (bereziki autobusak) ekipamendu elektronikoko instalazioetan eta mantentze-lanetan lan egiteko.
Prestakuntza
Elektrizitate-elektronika titulazioa B. gidabaimena
Kontratu mota
Mugagabea, probaldiaren ondoren
Ordutegia
Lanaldia, hasieran, egunekoa izango da, prestakuntza-aldian. Ondoren gaueko lanaldira igarotzeko (22:00etatik 06:00etara).
Soldata
Hileko soldata gordina, gutxi gorabehera: 2.200 euro (gaueko lanaren plusa barne) 14 ordainsaritan.