Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

OFIZIAL KONFRATZAILEA
Erreferentzia Kodea:
3308
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Bide-egituretarako enkofratuak muntatzea: hormetarako, lauzetarako, estribuetarako, pilareetarako, kutxatiletarako, arroetarako eta errepideetako hormigoizko beste egitura batzuetarako moldeak prestatzea. Hormigoia isurtzea eta bibratzea: hormigoia egitea, egiturazko kalitatea ziurtatzeko denborak eta teknikak errespetatuz.
Prestakuntza
- Gidabaimena. - Esperientzia sektorean.
Kontratu mota
Aldi baterako kontratua, (6 hilabete), mugagabea izateko aukerarekin.
Ordutegia
Lanaldi zatitua: 08:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 17:00etara.
Soldata
Hitzarmenaren araberakoa.
Oharrak

Eraikuntzako LAPeko prestakuntza baloratuko da.