Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

ELEKTROMEKANIKAKO LEHEN MAILAKO OFIZIALA

Elektromekanikako lehen mailako ofiziala. Hondakin-uren araztegien mantentze prebentiboa eta zuzentzailea.

Erreferentzia Kodea:
3245
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Hondakin-uren araztegien mantentze prebentiboa eta zuzentzailea.
Prestakuntza
Elektrizitateari/mekanikari, zulagailuaren erabilerari eta rotaflexari buruzko ezagutzak.
Kontratu mota
Aldi baterako kontratua.
Ordutegia
Lanaldi osoa.
Soldata
1555€
Oharrak

Honako hauek baloratuko dira:
- Soldaturari buruzko ezagutzak, prebentzio-ikastaroa, garabien eta orgen erabilera.