Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

LORATEGIKO MAKINERIAKO SALTZAILEA
Erreferentzia Kodea:
3387
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Jendearentzako arreta. Bezeroari makina egokia eskaintzeko aholkularitza teknikoa eta komertziala ematea. Makinak jasotzea eta entregatzea. Ekipo berriak muntatzea eta abiaraztea. Gainerako sailei laguntzea.
Prestakuntza
Gutxieneko ikasketak: Erdi Mailako Heziketa Zikloa. Gutxieneko esperientzia: 2 urte antzeko lanpostuan (automozioa, makineria, merkataritza eta/edo bezeroarentzako arreta) Makineriari eta/edo brikolajeari eta/edo lorezaintzari buruzko ezagutzak. Gaitasun komertzialak eta jendearen dohainak. Ordutegi zatituan lan egiteko prestasuna. Gidabaimena eta furgonetak erabiltzen esperientzia. Hizkuntzak: gaztelania eta euskara.
Kontratu mota
Prestakuntza-aldiko aldi baterako kontratua, ondoren mugagabe bihurtuz
Ordutegia
Ordutegi zatitua: goizez eta arratsaldez (astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara)
Soldata
Urteko ordainsari gordina: 22.000 – 25.000 gordin urtean