Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

GARBITZAILEA
Erreferentzia Kodea:
3274
Pertsona kopurua
3
Funtzioak
Logelak, espazio komunak, erabiltzaileen aulkiak garbitzea, oheak egitea, etab.
Prestakuntza
Ez da beharrezkoa. 6 hilabeteko esperientzia eskatzen da. Garbiketako, desinfekzioko eta makineriako protokoloei eta produktuei buruzko ezagutzak baloratuko dira.
Kontratu mota
Aldi baterako kontratua.
Ordutegia
Jardunaldi osoa.
Soldata
CEEren hitzarmenaren arabera.
Oharrak

 

Ezinbestekoa:
1. % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria.
2. Langabezian egotea.


Balioetsiko da: modu independentean eta talde baten parte gisa lan egiteko gaitasuna. Antolaketa-trebetasunak, xehetasunei arreta ematekoak, garbitasun- eta segurtasun-jarraibideak betetzeko trebetasuna.

Berehala lanean hastea.