Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLEA
Erreferentzia Kodea:
3360
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Lanbide Heziketako irakaslea etxebizitzen mantentze-ziklorako, iturgintza-beroa espezialitatean.
Prestakuntza
Honako titulazio hauetako edozein: - Instalazio termiko eta fluidodunen proiektuak garatzeko goi-mailako teknikaria - Hozteko eta girotzeko instalazioetako instalazio termikoen eta fluidoen mantentze-lanetako goi-mailako teknikaria - Urak tratatzeko sare eta estazioetako teknikaria - Uraren kudeaketako goi-mailako teknikaria - Energia berriztagarrietako goi-mailako teknikaria
Kontratu mota
Aldi baterako ezintasunagatiko ordezkapena.
Ordutegia
Lanaldi partziala ( % 75)
Soldata
2.000 euro gordin hilean.