Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

HAUR HEZKUNTZAKO LANGILEA
Erreferentzia Kodea:
3348
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
0 eta 6 urte bitarteko haurrekin egoteko laguntzaile bat bilatzen dugu. Haurren eguneroko errutinan eta emozioen kudeaketan lagunduko du, beti begirada zaindu batetik. Helburua haurren ongizatea eta segurtasuna bermatzea da, haien beharrak eta sentimenduak zaintzen eta ulertzen lagunduz.
Prestakuntza
Haur edo Lehen Hezkuntzako gradua. Haur-hezkuntzako goi-mailako teknikaria. Euskaraz ondo moldatzea. Pedagogia aktiboetan prestakuntza.
Kontratu mota
Aldi baterako kontratua
Ordutegia
Jardunaldi osoa edo murriztua