Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

HARRERAGILEA ETA APARTAMENTUETAKO GARBITZAILEA
Erreferentzia Kodea:
3419
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Bezeroen harrera, check in, apartamentuetara laguntzea, informazioa eta laguntza hainbat beharretan. Check out eta apartamentuen garbiketa okupazio berrirako prestatzeko, tresnak birjartzeko, lisatzeko, kanpoaldeak garbitzeko eta oinarrizko beste mantentze-lan batzuk egiteko eta instalazio komunak garbitzeko.
Prestakuntza
Autoa eta talde-lanerako jarrera ona, giro ona lankideekin eta bezeroekin, adeitasuna eta hurbiltasuna lehenesteko.
Kontratu mota
Mugagabea.
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera egunean 5,5 ordu, asteko txandakatzearekin goizez eta arratsaldez. Larunbat edo igandean 7,5 ordu lanaldi zatituan. Larunbat edo igande libre, eguna astero txandakatuz.
Soldata
1.400€ 14 ordainsaritan.
Oharrak

Honako hauek balioetsiko dira: hizkuntzak jakitea, bezeroekin harremanak izateko gaitasuna, arazoen aurrean konponbidea eta lasaitasuna izatea, eta horiek enpresarekin partekatzen jakitea, konponbide adostuekin aurre egiteko.

Lanean hasteko aurreikusitako data 2026/07/01

Bakion lan egiteko.