Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

GEROKULTOREA
Erreferentzia Kodea:
3284
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Garun-paralisia duten pertsonentzako arreta zuzena eta integrala.
Prestakuntza
Erizaintzako zaintza osagarrietako teknikaria. - Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikaria. - Arreta soziosanitarioko teknikaria erakundeetan. - Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun-ziurtagiria.
Kontratu mota
Aldi baterako kontratua, 2025eko uztailaren 25etik abenduaren 31ra.
Ordutegia
Asteburuetako eta jaiegunetako txandak, egunean 4 orduko txandakako ordutegian. Txandak 6: 00etatik 10:00etara edo 18:00etatik 22:00etara.
Soldata
Hitzarmenaren arabera.
Oharrak

Honako hauek baloratuko dira:

Lehen sorospenetako prestakuntza.

Janari-erabiltzailearen txartela.

Gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea.