Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

GARBITZAILE LAGUNTZAILEA ETA SUKALDERAKO LAGUNTZA
Erreferentzia Kodea:
3451
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Zentroko instalazioak garbitzeko, mantentzeko eta egokitzeko lanak egitea, higiene-, ordena- eta bizigarritasun-baldintza egokiak bermatutzea. Osagarri gisa, eta zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutenean, sukaldaritzarekin eta elikagaien prestaketarekin lotutako oinarrizko zereginetan lagunduko du.
Prestakuntza
Erdi-mailako edo/eta oinarrizko prestakuntza-maila duen pertsona. Gutxienez 6 hilabeteko prestakuntza eta esperientzia egiaztatua garbiketa-lanetan Elikagaiak manipulatzeko txartela. Gidabaimena eta autoa Egoitzetan, jantokietan, ospitaleetan, kolektibitateetan eta abarretan izandako esperientzia baloratuko da.
Kontratu mota
Behin betikoa
Ordutegia
Lanaldi osoa goizez
Soldata
1.790€ gordin 14 pagatan.