Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

FORJARIA

Pieza metalikoak fabrikatzeko beroan edo erdi-beroan forjaketa-prozesuak egitea, kalitatea, zehaztasuna eta segurtasuna bermatuz produkzio-prozesu osoan.

Erreferentzia Kodea:
3277
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Pieza metalikoak fabrikatzeko beroan edo erdi-beroan forjaketa-prozesuak egitea, kalitatea, zehaztasuna eta segurtasuna bermatuz produkzio-prozesu osoan. Erantzukizunak: - Zehaztapen teknikoak eta lan-aginduak irakurtzea eta interpretatzea. - Metalak forjaketa-prozesurako tenperatura egokian berotzea. - Eskuz edo automatizatutako forjaketa-ekipoak manipulatzea
Prestakuntza
Ez da trebetasun edo ikasketa berezirik behar.
Kontratu mota
Aldi baterako kontratua.
Ordutegia
Txandaka (goizez edo arratsaldez).
Soldata
1.400€
Oharrak

 

Hauek baloratuko dira:
- Enpresarekiko konpromisoa
- Ekimena
- Lankidetza
- Laguntasuna eta talde-lana
- Puntualtasuna