Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

EGOITZAKO ZAINTZAILEAK
Erreferentzia Kodea:
3399
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Garuneko paralisia duten pertsonen egoitzako bertako egoilarriei zuzeneko arreta emateko langilea behar da. Oporrak estaltzeko kontratua.
Prestakuntza
Ezinbestekoa da titulu hauek izatea: - Erizaintzako zaintza osagarrietako teknikaria - Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikaria edo arreta soziosanitarioko teknikaria - Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun-ziurtagiria
Kontratu mota
Behin-behineko kontratua. Pertsona bat behar da asteburuak eta jaiegunak betetzeko, eguneko 7,5 orduko txandakako ordutegian. Ekainaren 20tik irailaren 20ra bitarteko kontratua, 3 hilabeteko iraupena.
Ordutegia
Pertsona bat behar da asteburuak eta jaiegunak betetzeko, eguneko 7,5 orduko txandakako ordutegian.
Soldata
Sektoreko lan hitzarmenaren araberako soldata
Oharrak

Honako hauek baloratuko dira:

  • B gidabaimena eta ibilgailu propioa
  • Janari-erabiltzailearen txartela
  • Lehen sorospenetako prestakuntza