Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

DENDAKO SALTZAILEA
Erreferentzia Kodea:
3467
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Balio anitzeko profila: aurrez aurre jendeari arreta emateaz, estaldurei eta errezelei buruzko aholkularitza teknikoaz, aurrekontuak egiteaz (SimplyGest softwarea) eta salmentak ixteaz arduratuko da. Maila digitalean, sare sozialetarako edukiak sortzeaz, online dendan katalogoa eguneratzeaz (PrestaShop) eta web-eskaerak kudeatzeaz arduratuko da.
Prestakuntza
Bezeroenganako orientazioa eta merkatari-profila. Euskara maila ona. Ofimatika maila oso ona.
Kontratu mota
Mugagabea.
Ordutegia
Lanaldi osoa (astean 40 ordu) merkataritza-ordutegian (larunbat goizak barne).
Oharrak

Lanean berehala hasteko.