Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

BOTIKAN KUDEATZAILE LANAK
Erreferentzia Kodea:
3355
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
• Farmaziaren kontabilitate- eta finantza-kudeaketa. • Erosketen plangintza estrategikoa egitea eta hornitzaile nazional eta atzerritarrekin negoziatzea. • 18-20 profesionaleko talde baten txandak, ordutegiak eta oporrak koordinatzea. • Taldearen lidergoa, motibazioa eta garapena. • Bezeroak fidelizatzea eta salmenta-puntuko esperientzia hobetzea. • Marketinaren kudeaketa.
Prestakuntza
Enpresen administrazio-ikasketak edo antzekoak. • Finantza-kudeaketan esperientzia sendoa izatea. • Esperientzia frogagarria taldeak gidatzen. • Bezeroarenganako orientazioa eta erabakiak hartzeko gaitasuna. • Pertsona motibatzailea, antolatua eta komunikazio-trebetasun bikainekoa. • Informatikako ezagutzak • Ingelesa ezinbestekoa da, eta euskara jakitea baloratuko da.
Kontratu mota
Behin betikoa
Ordutegia
Astelehenetik - ostiralera (ordutegi jarraia)