Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

BILTEGIKO LANGILEA

Biltegiko langilea.

Erreferentzia Kodea:
3271
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
- Salgaiak kargatzea eta deskargatzea. - Materialak jasotzea eta egiaztatzea. - Eskaerak prestatzea eta biltegia antolatzea. - Biltegian ordena eta garbitasuna mantentzea. - Etiketatzea, enbalatzea. - Erremintak maneiatzea (iltzagailua, zumitz-makinak).
Prestakuntza
- Eskorga-txartela (aurreko eta alboko eskorgetarako). - Zubi-garabi txartela.
Kontratu mota
Mugagabea.
Ordutegia
Lanaldi jarraitua, printzipioz 6:00-14:00.
Soldata
23.000€
Oharrak

Baloratu beharreko baldintzak:
- Edukiontziak kargatzen esperientzia izatea.
- ERPekin lan egitea.